EU   ES   EN   FR

EZAGUTU GURE PRESTAKUNTZA ZENTROAK.

Larrialdiak Taldeak prestakuntza-zentro propioak ditu LEZON, ERRENTERIAN ETA DONOSTIAN, eremu soziosanitarioan prestakuntza-ekintzak planifikatu, garatu eta emateko, barnean (taldea osatzen duten enpresen prestakuntza-premiei erantzunez) zein kanpoan.

 * EGIAZTAGIRIAK *

 * HOMOLOGAZIOA *

facebook.com/larrialdiakformazioa

JARRAI iezaguzu

ACREDITACIONES.

Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-zentro pribatua.

 

Gure zentroa prestakuntza-zentroen eta prestakuntza-erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak baimenduta dago, honako profesionaltasun-ziurtagirietan, hain zuzen ere:

 

• GARRAIO SANITARIOA.

 

• BIKTIMA UGARIRENTZAKO ETA HONDAMENDIETARAKO ARRETA SANITARIOA.

 

• PERTSONENTZAKO ARRETA SOZIOSANITARIOA BIZILEKUAN.

 

• MENDEKOENTZAKO ARRETA SOZIOSANITARIOA GIZARTE-ERAKUNDEETAN.

 

• PISUETAKO OINARRIZKO LANAK OSTATUETAN.

 * HOMOLOGAZIOA *

HOMOLOGAZIOA.

Horrez gain, Lanbidek (Prestakuntza) Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako eta finantzatutako prestakuntza-ekintzak emateko homologatutako zentro laguntzaile bat gara.

Halaber, Hobetuz erakundeak homologatu gaitu EAEko langileei zuzendutako Eskaintzaren araberako Etengabeko Prestakuntzan txertatu diren prestakuntza-ekintzak emateko (katalogo modularreko eskaintza-plana eta eskaintza generikoko plana), baita enpresa-prestakuntzako planak kudeatzeko erakunde gisa ere (ekintza estrategikoetarako planen kudeaketa, prestaketa, antolaketa eta garapena).

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak homologatu gaitu Lanbide Gaitasuneko Ziurtagirirako Etengabeko Prestakuntza emateko (gidari profesional jakin batzuek Europar Batasun osoan nahitaezkoa den prestakuntza berrirako eskatutako ikastaroak eta azterketak gainditu dituztela egiaztatzen du ziurtagiri horrek).

Prestakuntza-erakunde antolatzailea gara Enpleguan Prestatzeko Hiruko Fundazioan, 2007tik elkartutako enpresetako langileen prestakuntzaren antolaketa eta kudeaketa errazteko..

Eta, azkenik, EHUk ere onartu gaitu prestakuntza-ekintza osagarriak emateko, aukerako kredituekin baliozkotutakoak.

INTRANET  I  GPS

2013 © LARRIALDIAK S.L.

943 52 04 04 / 24h · like on FACEBOOK

lege oharra  ·  datuen babesa

 

design by viskwit