EU   ES   EN   FR

Lege oharra.

GARA,

Edukien jabetza

 

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, webgune honen edukiak Sociedad Cooperativa Larrialdiak, S. Coop. sozietatearenak (IFZ: F-20074399; helbide soziala: Urune kalea, 35-36, 20100 Lezo, Gipuzkoa) eta, hedaduraz, Larrialdiak Taldeko gainerako enpresenak direla jasoarazi behar dugu.

 

Webgune honetan eskaintzen den informazioa 'Copyright ohar' bati eta 'erantzukizunaz salbuesteko klausula' bati lotuta dago.

 

Copyright oharra

 

Webgune honen eta bertan bildutako elementuen (markak, logotipoak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, softwarea eta testuak, besteak beste) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak Larrialdiak Taldearenak, haren enpresarenak edo, hala badagokio, hirugarren pertsona batzuenak dira, eta guztiz debekatuta dago helburu komertzialekin erabiltzea, banatzea, aldatzea, eraldatzea edo deskonpilatzea, jabeen esanbidezko baimenaren kasuan izan ezik.

 

Erantzukizunaz salbuesteko klausula

 

Webgune honetatik, Interneteko informazio, zerbitzu, programa edo datu askotarako sarbidea eman daiteke. Erabiltzaileak eskuragarri dituen eduki horietako batzuk hirugarren batzuenak izan daitezke. Kasu horietan, Larrialdiak Taldea ez da eduki horien editorea, eta ez du erantzukizunik eduki horien kalitate, fidagarritasun, zehaztasun edo zuzentasunari lotutako erreklamazioetan, ez zuzenean, ez subsidiarioki.

 

Larrialdiak Taldeak osasunari lotuta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak presako gaitz eta sendabiderik ohikoenei buruzko zabalkunde-gida bat dira, besterik gabe, eta ez dute, inola ere, mediku baten beharrezko asistentzia ordezten. Beraz, Taldeak ez du erantzukizunik webgune honen erabiltzaileek webgunearen bitartez banatzen diren informazio, gomendio eta beste edozein eduki motatan oinarrituta agertzen duten jokabideetan.

 

Larrialdiak Taldeak erabiltzaileei ohartarazi nahi die edozein motatako larrialdi, min, ondoez edo gaixotasunen tratamendurako ekintza guztiak medikuek aztertu eta ikuskatu beharko dituztela. Horretarako, bidezko miaketa fisikoa eta proba medikoak egingo dituzte, eta eskuragarri izango dute historia eta kasu jakin bakoitza tratatzeko beharrezkoa den beste edozein informazio. Larrialdiak Taldeak ohartarazi nahi du gaitz berak tratamendu desberdina behar izan dezakeela bi gaixo motatan, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

 

Larrialdiak Taldeak webgune honen bitartez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzearen eta honako hauetarako ez erabiltzearen erantzule bakarra erabiltzailea da: (I) arauz kontrako jarduerak, legez kanpokoak edota fede onaren eta ordena publikoaren kontrakoak egiteko; (II) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa (legez kanpokoa), terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideak erasotzen dituena zabaltzeko; (III) Larrialdiak Taldearen, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko eta sarean birus informatikoak edo arestian adierazitako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo zabaltzeko; eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzeko eta, hala badagokio, erabiltzeko, eta mezuak aldatu edo manipulatzeko.

 

Larrialdiak Taldeak eskubidea izango du bere webgunean bidezkotzat hartzen dituen aldaketak aldez aurretik jakinarazi gabe egiteko, eta webgunearen bitartez ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita horiek aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

 

Erantzukizunaz salbuesteko klausula honen xedea ez da Larrialdiak Taldearen erantzukizuna mugatzea eta, beraz, Espainiako araudi aplikagarrian xedatutakoaren aurka jokatzea, ezta araudi horri jarraiki bere erantzukizunaz salbuestea ezinezkoa denean salbuestea lortu nahi izatea ere.

Datuen babesa.

Pribatutasun-konpromisoa

 

Larrialdiak Taldeak konpromisoa hartu du erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko, eta, horregatik, pertsonak beren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteko jarraitzen dugun politikak Datu Pertsonalak Babesteko Legean (DBLO) ezarritakoa betetzen du.

 

Nabigazio anonimoa webguneko orrialdeetan zehar

 

Kasu horretan, Larrialdiak Taldeak webgune bateko bisitariei buruzko informazio jakin bat baino ezin du lortu eta gorde, hala nola erabiltzailearen hornitzaileak (ISP) duen domeinuaren izena, sartu zen eguna eta ordua, eta abar.

 

Informazio hori estatistika-helburuetarako baino ezin izango da erabili, guztiz anonimoa da, eta ezin izango da lotu, ezein kasutan, erabiltzaile jakin eta identifikatu batekin.

 

Formularioak betetzea

 

Kasu horretan, identifikazioa erabatekoa da, erabiltzaileak berak bere borondatez sartzen baititu bere datuak gure formularioetan. Erabiltzaileak bere borondatez eman dituen datu pertsonalen tratamenduak datuak sartzea eskatzen zuten zereginak egiteko beharrezkoak direnak izango dira. Nolanahi ere, gure formulario guztiek pribatutasun-klausula espezifiko bat dute, eta, horren bidez, erabiltzaileak baimena ematen du emandako datuei tratamendu automatizatua emateko, DBLOari jarraiki. Erabiltzaileak emandako informazioa erabiltzaileak esanbidez eskatutako informazioa bidaltzeko baino ez du erabiliko Larrialdiak Taldeak.

 

Edonola ere, gure datu-baseetan agertzen den erabiltzaileak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izango ditu. Larrialdiak Taldeak gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaileei dagokienez jarraitzen duen politikari lotutako alderdiren bat argitu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan webgune honetako Harremanak atalaren bitartez.

2013 © LARRIALDIAK S.L.

943 52 04 04 / 24h · like on FACEBOOK

lege oharra  ·  datuen babesa

 

design by viskwit