EU   ES   EN   FR

LAN ELKARTUKO KOOPERATIBEN

TALDE BATEAN ANTOLATUTAKO GIZA TALDEA GARA,

GARA,

EGITeN,

ETA GARRAIO SOZIOSANITARIOAREN PREMIEI ETA SEKTOREAN DAUDEN ANTZEKO BESTE PREMIA BATZUEI ERANTZUTEN DIEGU.

PReSTAtZEN,

LAGUnTZEN,

OSATZEN,

Gipuzkoa garraio sanitarioa

Araba garraio sanitarioa

ENTZUtEN...

Emergentzi garraio sanitarioa

Prestakuntza sozio-sanitarioa

 

Garraio egokitua

ORAINA.

Larrialdiak Taldea sektore soziosanitarioan eta, bereziki, garraio sanitarioaren eremuan soluzio bikainak eskaintzen dituzten lan elkartuko kooperatiben talde batez osatuta dago.

 

Gure eginkizuna sektore soziosanitarioko premiei zerbitzu espezializatu batzuekin erantzutea da (garraioari lotutako zerbitzuekin batez ere).

 

Larrialdiak Taldearen enpresa-jarduerak funtsezko 3 ardatz ditu:

• Kooperatiban oinarritutako ingurune eta sozietate-forma batean enplegu duina sendotzea.

• Giza kalitateko eta kalitate profesionaleko zerbitzuak eskaintzea.

Gizartearekin konpromisoa hartzea hizkuntza-eskubideen errespetuari, ingurumenaren errespetuari eta aukera-berdintasunari dagokienez.

 

Liderrak izan nahi dugu gure inguruan, liderrak zerbitzuen kalitateari, zerbitzuen eskaintzari eta merkatu-kuotari dagokienez. Halaber, erreferentzia izan nahi dugu zerbitzuaren bikaintasunean.

 

Balioetan oinarritutako kudeaketa baten bidez, Larrialdiak Taldeak zerbitzuaren kalitatea ziurtatzen eta hobetzen du. Honako arau hauei lotutako ziurtagiria lortu du:

 

• EN ISO 9001

• UNE ISO 179002

• EN ISO 14001

• EN OHSAS 18001

ETORKIZUNA.

Hobetzeko asmoari jarraiki, proaktiboak izatea eta gure bezero eta hornitzaileekin berrikuntzak bilatzea atsegin dugu. Horretarako, teknologia berrien eta sektoreko puntako ekipamenduen aldeko apustua egiten dugu. Beste enpresa talde batzuekin aliantzak sortzen ditugu, eta zerbitzu guztien bikaintasuna eta bateratzea bilatzen dugu. Horretarako, soluzio integralak eta pertsonalizatuak diseinatzen ditugu sektorerako.

 

Guretzat, gure erakundearen kudeaketa egokia ziurtatzen duten oinarriak honako hauek dira: lankidetza, zerbitzuaren kalitatea eta pertsonen trebakuntza.

HISTORIA.

1981. urtean Larrialdiak Taldea eratu zenetik, bilakaera handia izan dugu, eta, urte hauetan metatutako esperientziari esker, sektorean proiekziorik handiena duten enpresetako bat gara gaur egun. Zerbitzu profesionala eta kalitate asistentzial handikoa eskaintzen dugu, gure bezeroek nahi dutenarekin bat datorrena.

 

INTRANET  I  GPS

2013 © LARRIALDIAK S.L.

943 52 04 04 / 24h · like on FACEBOOK

lege oharra  ·  datuen babesa

 

design by viskwit