EU   ES   EN   FR

BIHOTZA, ARDURA

ETA LAGUNTZA,

IDEIA BAT BAINO ZERBAIT GEHIAGO.

EZAGUT GAITZAZU

LAGUNDU

ALBISTEAK

EZAGUT GAITZAZU.

Larrialdiak Fundazioan, gure inguruko pertsona solidarioei esker, ezinezkoa dena lor dezakegu. Gure helburuak honako hauek dira: inguruan ditugun edo bisitatzen gaituzten mendekoen bizitza hobetzea, gure ingurunean elkartasun-loturak sortzea, proiektu iraunkorrak eta solidarioak sortzea, eta, azken batean, gure ingurukoen ongizatea hobetzea.

 

Larrialdiak Fundazioak uste osoa du zoriontasuna bakoitzak gainerakoen alde jarduteko duen gaitasunean, behar gaituen lankideari eragiten diogun irribarrean eta bihotz solidario batek bakarrik gaindi ditzakeen oztopo txikiei aurre egiteko zereginean dagoela.

 

Ildo horretan, BOLUNTARIOEK KUDEATZEN DITUZTEN PROIEKTU SOLIDARIOETAN LAN EGITEN DUGU. Horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

 

• HaurKardio: haurrentzako borondatezko prestakuntza biriketako berpizterako tekniketan. Prestakuntza hori ikastetxeetan, herrietan eta abar ematen da...

• Mendekoentzako turismoa: soluzio integralak turismo-eskaintza normalizatu batez gozatzeko zailtasunak dituzten pertsonen harrera eta integraziorako (haiekin joatea, laguntza edo garraio espezializatua eta abar).

• Proiektu sozialki solidarioak zahartze aktiboan oinarrituta, erakundeek zailtasun handiekin estaltzen dituzten gizarte-premiak arintzen dituzte.

Mendetasun mota batean edo bestean espezializatutako beste fundazio edo erakunde batzuentzako laguntza, laguntzaren eta garraioaren eremuan, hainbat premiari erantzuteko (aisiari, adibidez).

 

Eta zure bihotzak identifika ditzakeen

beste asko...

 

LAGUNDU.

Larrialdiak Fundazioaren familian parte har dezakezu, zure aukeren edo premien arabera. ZURE ZAIN GAUDE.

ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU:

 

Zure denbora eskainiz eta boluntario-lanak eginez.

• Gizarte-premiaren bat eta/edo proiektu solidario bat identifikatuz.

Proiektuak garatzeko ekarpen ekonomiko bat eginez..

Zure lagunek eta kontaktuek gu ezagutzeko aukera erraztuz.

Utz iezazkiguzu zure datuak; ahal bezain laster jarriko gara zurekin harremanetan,

    nahitaezkoak* dira eremu hauek betezea:

Honako 4 aukeren artean, hartu bat edo batzuk, eta idatzi zure proposamen laburra:

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Larrialdiak Taldearen ardurapeko fitxategi automatizatu batean txertatu ahal izango direla, eskatzen dizkiguzun berriak edo informazioa emateko edota zurekin harremanetan jartzeko. Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako aurka egiteko, eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubideak erabil ditzakezu. Horretarako, idazki bat bidal diezagukezu arestian adierazitako helbidera, edota posta elektroniko bidezko eskaera egin dezakezu harremanetarako formularioaren bitartez.

Obligatorio

Obligatorio

Obligatorio

Bidaltzen...

Zure mezua jado dugu.

Zure mezua jado dugu.

Obligatorio

Obligatorio

Obligatorio

Obligatorio

Obligatorio

ALBISTEAK.

Jarrai iezaguzu gure Facebookean; LARRIALDIAK FUNDAZIOAREN inguruko albisteak jaso ahal izango dituzu.

INTRANET  I  GPS

2013 © LARRIALDIAK S.L.

943 52 04 04 / 24h · like on FACEBOOK

lege oharra  ·  datuen babesa

 

design by viskwit