EZ-ASISTENTZIALA.

Eraginkortasun eta kalitate handiarekin erantzuten diegu administrazio publikoen garraio espezializatuko premiei, eta puntako giza baliabideak eta baliabide teknikoak erabiltzen ditugu bidaia sanitarioetan laguntza behar duten pertsonei gogobetetzerik handiena bermatzeko.

 

Era berean, Larrialdiak Taldeak soluzioak eskaintzen dizkie beren zerbitzu-katalogoetan garraio sanitario espezializatuko zerbitzua eskaintzen duten erakunde pribatuei (aseguru-etxeei, mutualitateei eta abar).

 

Gainera, garraio eta laguntza espezializatuko soluziorik egokienak aurkitzen dizkiegu laguntza espezializatua behar duten partikularrei.

OBE.

OINARRIZKO BIZI-EUSKARRIKO garraio espezializatuko zerbitzu integrala eta kalitate handikoa eskaintzen diegu administrazio publikoei. Larrialdi-sarean erabat txertatuta gaude, eta kudeaketa aurreratuko teknologia dugu, bezeroarentzat eskuragarri dagoena eta erreferentziazko koordinazio-zentroetan berehala txertatzen dena.

 

Larrialdiak Taldeko pertsonek, nolanahi ere, egiten duten lanerako kualifikazio handia dute eta talde-lanerako trebatuta daude, eta faktore hori funtsezkoa da koordinazio-zentroarekin, agintaritza eskudunarekin (tokiko, Estatuko edo Autonomia Erkidegoko poliziarekin) edo suhiltzaileekin lankidetza proaktiboan jarduteko.

 

365 eguneko eta 24 orduko zerbitzua ziurtatzen dugu merkatuaren erantzunik onenarekin.

 

Gainera, zerbitzu hori bera eskaintzen diegu behar duten erakunde pribatuei edo partikularrei, noizean behin edota era jarraituan.

BIKTIMA UGARI.

Konpromiso sakona hartu dugu gizartearekin eta bezeroarekin, eta hondamendietan edo istripu handietan aktibatzen den arreta-unitate bat garatu dugu BIKTIMA UGARIREN kasuetarako.

 

Unitate horrek material eta langile espezializatuak eramaten ditu hondamendiaren lekura, eta koordinazio estuan jarduten du larrialdietako gainerako langileekin, jardun sanitario bikaina ziurtatzeko, eta, era horretan, mina hartu duten pertsonak detektatu eta sailkatzeko eta horiekin jarduteko, ekintza sanitarioaren erantzun-denbora minimizatuz eta eraginkortasuna areagotuz.

 

Horretarako, honako hauek erabiltzen ditu unitate bakoitzak:

· BI IBILGAILU ESPEZIALIZATU.

· TRIAJE-MATERIALA.

· KANPAINAKO OSPITALEA...

EGOKITUAK.

Mendeko kolektiboentzat garraiobide fisikoak eta giza baliabideak egokitzen dituen L·bus marka sortu dugu. Ildo horretan, zerbitzua pertsonalizatu eta mendetasun mota bakoitzera egokitu dugu. Horretarako, gure bezeroen berezitasun eta premietan prestatzen ditugu Larrialdiak Taldeko pertsonak. Lankidetza estuan jarduten dugu mendeko pertsonekin, haien senideekin edo zaintzaileekin eta erreferentziazko zentroekin.

 

Kalitate profesionalari giza kalitatearen eta hurbiltasunaren plusa gaineratu behar diogu, eta bezeroei bizilekutik irteten direnetik itzultzen diren arte laguntzen diegu.

 

Garraioa denbora errealean kudeatzeko sistema aurreratu eta informatizatu bat dugu, eta, beraz, uneoro dakigu nor ari diren lekualdatzen, non dagoen garraiobidea eta noiz eta non utzi den erabiltzailea.

PREBENTZIOAK.

Puntako zerbitzu integrala eta profesionala eskaintzen dugu askotariko ekitaldien segurtasunari dagokionez (aisia-ekitaldiak, kirol-ekitaldiak, kultura-ekitaldiak eta abar).

 

Horri dagokionez, segurtasuneko zuzendari izateko gaituta dauden segurtasun-arloko langile kualifikatuez osatutako plangintza-sail bat dugu. Sail horretan, autobabes-planak landu (prebentzio-neurriak, larrialdi-plana, ebakuazio-plana eta abar), eta plan horiek ekitaldiaren antolakuntzan ezartzen dira.

 

Hortaz, plan horiek koordinatzeko eta egikaritzeko beharrezkoak diren baliabideak ditugu, hala nola anbulantzia medikalizatuak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantziak, ontziak, salbamenduko uretako motoa eta koordinazioko ibilgailua eta langileak.

 

Bezeroak unean unean jasotzen ditu ekitaldiaren aurreko segurtasun-plana eta ondorengo jarduera-txostena.

INTRANET  I  GPS

2013 © LARRIALDIAK S.L.

943 52 04 04 / 24h · like on FACEBOOK

lege oharra  ·  datuen babesa

 

design by viskwit